Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren eboluzioa jasotzen duen txosten epidemiologikoaren eguneraketa berria plazaratu du. Atzo -abuztuak 10- egindako PCR eta antigeno azterketetan 12 COVID-19 kasu berri detektatu zituzten Aiaraldean. Amurrion kontabilizatu ziren kutsatze berri gehien, 6 guztira. Laudion, Aiaran eta Urduñan ere izan dira kasuak.
Udalerrika hau izan da kutsatze berrien banaketa:
Intzidentzia metatuaren tasak maila altuetan jarraitzen du eskualdeko udalerri gehienetan. Aiaran dago ratiorik altuena, 100.000 biztanleko 1.000 kasuen langa gainditu baitu udalerriak.