Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren eboluzioa jasotzen duen txosten epidemiologikoaren eguneraketa berria plazaratu du. Aiaraldean egindako PCR eta antigeno azterketetan 11 kutsatze berri detektatu zituen atzo Osakidetzak. Urduña izan zen udalerririk kaltetuena, 5 COVID-19 kasu berri atzeman zituzten bertan guztira.
Udalerrika hau izan da kutsatze berrien banaketa:
Intzidentzia metatuaren tasak, gutxi bada ere, behera egin du udalerri gehienetan, Urduñan salbu. Hala ere, eskualdeko udalerri nagusietan 100.000 biztanleko 450 kasuen langaren gainetik aurkitzen da oraindik, hots, eremu gorriaren barruan.