Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren eboluzioa jasotzen duen txosten epidemiologiko berria plazaratu du. Atzo -abuztuak 12- Aiaraldean egindako PCR eta antigeno azterketetan 13 kutsatze berri detektatu zituzten. Berriro ere Amurrio izan da herririk kaltetuena, 8 positibo zenbatu baitzituzten bertan. Laudion eta Urduñan ere atzeman dituzte kasu berriak.
Udalerrika hau izan da kutsatze berrien banaketa:
Atzoko positibo berriak kontabilizatu ostean, Amurrion gora egin du intzidentzia metatuaren tasak, 100.000 biztanleko 610 kasutan dago orain. Gainerako herrietan behera egin du, baina oso gutxi.