Beherakada nabarmena eman zen atzo Osakidetzak eskualdean topatutako koronabirus kasuen kopuruan. Azken asteetan 10-20 kasu inguru topatu ditu osasun sistema publikoak Aiaraldean egunero. Atzo, aldiz, 5 baino ez zituzten detektatu, 2 Urduñan eta bana Amurrio, Artziniega eta Laudion. Hala zehaztu dute gaur eguerdian plazaratutako txosten epidemiologikoan.
EAEn 6.826 test egin ziren atzo guztira (4.465 PCR eta 2.361 antigeno). Horietako 641k eman zuten emaitza positiboa.
Intzidentzia metatuaren tasak, behera
Intzidentzia metatuaren tasak behera egin du udalerri gehienetan. Urduñan soilik igo da, eta berdin mantendu da Arrakudiaga-Zollo eta Arakaldon. Horrez gain, Laudio eremu gorritik atera da.