18 koronabirus kasu berri topatu dira Aiaraldean ostiraletik igandera bitartean. Hala dio Osakidetzak gaur eguerdian plazaratutako txosten epidemiologikoak.
Hau izan da kasuen banaketa udalerrika:
- Amurrio: Kasu 1 ostiralean eta launa kasu larunbat eta igandean.
- Aiara: Kasu 1 larunbatean.
- Artziniega: Kasu 1 ostiralean.
- Laudio: 2 kasu ostiralean, kasu 1 larunbatean eta 2 kasu igandean.
- Urduña: 2 kasu ostiralean.
Ratioak behera
Intzidentzia metatuaren tasak behera egin du udalerri gehienetan: Amurrio, Aiara, Artziniega, Laudio, Orozko eta Urduñan.
Okondo, Arakaldo eta Arrankudiaga-Zollon, aldiz, berdin mantendu dira.