8 koronabirus kasu berri topatu zituen atzo Osakidetzak eskualdean, gaur plazaratutako txosten epidemiologikoan zehazten denez. Gehienak -6 kasu- Laudion topatu dira, eta beste biak Amurrio eta Orozkokoak dira.
EAEn 4.766 PCR eta 2.103 antigeno egin zituen atzo osasun sistema publikoak, eta 643 positibo detektatu zituen horrela.
Ratioen bilakaera
Intzidentzia metatuaren tasen bilakaera ezberdina izan da udalerriaren arabera. Laudio eta Orozkoko ratioak igo egin dira; Artziniega, Okondo, Arakaldo eta Arrankudiaga-Zollon berdin mantendu dira eta behera jo dute, aldiz, Amurrio, Aiara eta Urduñakoek.
Hildakorik ez
Gaur argitaratu dute baita asteko buletin epidemiologikoa ere. Dokumentu horren arabera, ez da hildakorik egon birusaren ondorioz astebetean eskualdean.
Hauek dira zenbatutako hildakoak pandemia hasi zenetik:
Kasu kopuruak, aldiz, hauek dira pandemia hasi zenetik kontatuta: