Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak koronabirusaren eboluzioa jarraitzen duen txosten epidemiologiko berria plazaratu du. Atzo Osakidetzak Aiaraldean egin zituen PCR eta antigeno azterketetan COVID-19 kasu bakarra atzeman zuten, Amurrion alegia. Atzokoa azken asteetako kutsatze daturik baxuena da.
Horrenbestez, intzidentzia metatuaren tasak behera egiten jarraitzen du Aiaraldeko udalerri guztietan. Amurrio da ratiorik altuena duen herria, baina bertan ere behera egin du datuak, eta 100.000 biztanleko 377,54 da bertako intzidentzia.