BIDEOA

Zuzendaritzaren asmoen kontra, greba mugagabeari eutsi diote Tubacexeko langileek

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko abu. 30a, 12:08

129 kaleratzeen aurkako greba mugagabeak aurrera jarraitzen du Tubacexen, multinazionalak "errendimendu operatibo osoan funtzionatzen hasteko" epemuga gaurko finkatua bazuen ere.

Tubacexen asmoek kale egin dute berriro ere. Multinazionalak gaurko egunean -abuztuak 30- "errendimendu operatibo osoan funtzionatzen" hasi nahi zuen Aiaraldeko fabriketan. Horrela adierazi zuen abuztu hasieran plazaratutako oharrean. Langileek, ordea, greba mugagabeari eutsi diote kaleratutako 129 langileak berme osoz berrartuak izan arte.

Ertzaintzaren operatibo zabal batek inguratuta, autobus bana sartu dira Amurrio eta Laudioko instalazioetan, grebalarien oihu eta protesten artean.

200 egun borrokan

Atzo -abuztuak 29- 200 egun bete zituen otsailean abiatutako greba mugagabeak. Langileak Amurrioko piketean elkartu ziren orain arte urratutako bidea balioan jarri eta borrokan jarraitzeko asmoa adierazteko. Hainbat ekintza gauzatu zituzten arratsaldean, hala nola, 'Kateak ate' bikotearen kontzertua eta haurrentzako jolasak.

Bihar zuzendaritza eta langileen ordezkariak elkartu egingo dira irailetik aurrera multinazionalak indarrean jarri nahi duen Aldi Baterako Enplegua Erregulatzeko Espedientearen nondik norakoak adosteko helburuarekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide