Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren eboluzioa jarraitzen duen txosten epidemiologiko berria plazaratu du. Asteburuan egindako PCR eta antigeno azterketen emaitzak azaldu dituzte bertan. Aiaraldean 17 izan dira ostiraletik igandera bitarte kontabilizatutako kutsatze berriak. Beste behin ere, Amurrio izan da udalerririk kaltetuena.10 kasu zenbatu dira bertan guztira.
Hau izan da kutsatze berrien banaketa udalerrika:
Amurrion izan ezik, intzidentzia metatuaren tasak ere behera egiten jarraitzen du eskualdeko udalerri gehienetan. Arrankudiaga-Zollon, esaterako, zerora iritsi da ratioa gaur.
Neurri murriztaile berriak
Gaur goizean LABI batzorde teknikoa bildu egin da eta indarrean dauden hainbat neurri murriztaile arintzea ebatzi du. Horrenbestez, asteazkenetik aurrera zortzi lagun elkartu ahalko dira jatetxe eta tabernetako mahaietan. Gainera, establezimenduetako edukierak handitzea erabaki du ere: %50ekoak ostalaritzan, %30 kirol estadioetan eta %60 gainerako jardueretan.
Ostalaritza jardueren ordutegi muga, ordea, 1:00etan mantenduko da oraindik.