Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren eboluzioa jasotzen duen txosten epidemiologikoa plazaratu du. Atzo -abuztuak 31- hiru COVID-19 kutsatze berri atzeman zituzten Aiaraldeko osasun zentro publikoetan Osakidetzak egindako PCR eta antigeno azterketetan.
Udalerrika hau izan da kutsatze berrien banaketa:
Intzidentzia metatuaren tasak, kutsatze kopuruak bezala, beheranzko joera mantentzen jarraitzen du. Amurriok du ratiorik altuena (338,82) baina 100.000 biztanleko 400 kasuen langa zeharkatu gabe. Izan ere, bertan dago eremu gorrian sartzeko muga.
Halaber, gaur sartuko dira indarrean LABI batzordeak astelehenean adostutako neurri murriztaile berriak, orain artekoak zertxobait leunduz. Gaurdanik zortzi lagun elkartu ahalko dira jatetxe eta tabernetako mahaietan. Gainera, establezimenduetako edukierak handitzea erabaki du ere: %50ekoak ostalaritzan, %30 kirol estadioetan eta %60 gainerako jardueretan.
Ostalaritza jardueren ordutegi muga, ordea, 1:00etan mantenduko da oraindik.