Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren eboluzioa jarraitzen duen txosten epidemiologiko berria plazaratu du. Atzo -irailak 1- osasun sistema publikoak bi COVID-19 kutsatze berri atzeman zituen Aiaraldean egin zituen PCR eta antigeno azterketetan; bana Amurrion eta Aiaran.
Horrenbestez, intzidentzia metatuaren tasak behera egiten jarraitzen du nabarmen, azken asteko joerari jarraituz. Gaurkoan, Okondo iritsi da 100.000 biztanleko zero kasuen mailara.