Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren eboluzioa jasotzen duen txosten epidemiologiko berria plazaratu du. Atzoko egunean -irailak7- eskualdean egindako PCR eta antigeno azterketetan bost COVID-19 kasu berri detektatu zituzten. Astelehenean, aldiz, 6 izan ziren atzemandako kutsatzeak: Urduñan eta Orozkon.
Hau da asteartean detektatutako kasuen banaketa udalerrika:
Intzidentzia metatuaren tasak gora egin du berriro ere. Gaur gaurkoz Orozko da tasarik altuena duen udalerria: 100.000 biztanleko 342,08 kasu. Okondok, Arakaldok eta Arrankudiaga Zollok, ordea, zeroan jarraitzen dute, eta Laudioko ratioak ere beheranzko joeran jarraitzen du.