2 COVID-19 kasu berri detektatu zituen Osakidetzak atzo Aiaraldean, bana Laudio eta Amurrion. Hala zehaztu dute gaur plazaratutako txosten epidemiologikoan. Dokumentu horren arabera, 4.318 test egin zituen EAEko osasun sistema publikoak atzo, eta 221 positibo detektatu zituen horrela.
Ratioak, berdin
Intzidentzia metatuaren tasak berdin mantendu dira ia udalerri guztietan. Laudiokoa da salbuespen bakarra, igoera txiki bat eman baita bertako ratioan.