Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak koronabirusaren eboluzioa jarraitzen duen txosten epidemiologiko berria plazaratu du. Atzo -irailak 13- egindako PCR eta antigeno azterketetan lau COVID-19 kasu berri detektatu zituen Osakidetzak Aiaraldean. Laudion eta Amurrion kontabilizatu zituzten agerpen berriak.
Hau da kutsatze berrien banaketa udalerrika:
Amurrion zertxobait igo den arren, intzidentzia metatuaren tasak behera egiten jarraitzen du nabarmen, azken asteetako tendentzia jarraituz. Laudio dagoeneko 100.000 biztanleko 32,70 kasutara jaitsi da.