Koronabirusaren pandemiaren beherazko joerak bere horretan jarraitzen du Aiaraldean. Hala ondorioztatu daiteke Osakidetzak gaur eguerdian plazaratutako txosten epidemiologikoan. Dokumentu horren arabera, osasun sistema publikoak bi COVID-19 kasu berri detektatu zituen atzo eskualdean, bana Laudio eta Amurrion.
Gauzak hala, Intzidentzia metatuaren tasak berdin mantendu dira udalerri gehienetan. Bi salbuespen baino ez daude: Amurrioko ratioak behera egin du apur bat eta Laudiokoa, aldiz, gora.
Hildakorik ez
Eguneroko txostenaz gain, Asteroko Buletin Epidemiologikoa ere argitaratu du gaur Osakidetzak. Txosten horren arabera, azken astean koronabirusak ez du hildakorik eragin eskualdean.
Hau da Aiaraldeko hildakoen kopurua udalerriz udalerri pandemia hasi zenetik kontatuta:
Kasu kopuruak, aldiz, hauek dira pandemia hasi zenetik zenbatuta: