Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak koronabirusaren eboluzioa jarraitzen duen txosten epidemiologiko berria plazaratu du. Atzo egindako PCR eta antigeno azterketek beste bi COVID-19 kasu atera zituzten argitara. Bi kasuak Laudion atzeman zituzten.
Intzidentzia metatuaren tasak behera egiten jarraitzen du, azken asteetako joera jarraituz. Laudion zertxobait egin du gora, baina tasa oso ona izaten jarraitzen du, udalerriak duen biztanle kopurua kontuan hartuta. Gaur gaurkoz 100.000 biztanleko 49,04koa da Laudioko ratioa.