Bilerak egiten jarraituko dute Tubacexeko gatazkan inplikatutako aldeek, soluzio bat bilatzeko

Txabi Alvarado Bañares 2021ko ira. 17a, 15:26
Amurriora martxa egin dute gaur Tubacexeko langileek. / Aiaraldea.eus

Datorren astelehenean bilduko dira berriz Tubacexeko zuzendaritza, Enpresa Batzordea eta Eusko Jaurlaritza. 

Bigarren bilera egin dute gaur Tubacexeko zuzendaritzak, Enpresa Batzordeak eta Eusko Jaurlaritzak, gaur 219 egun bete dituen greba mugagabearen atzean dagoen gatazkari (129 langileren kaleratzea) soluzioa bilatzea helburu. 

Asteazkenean bildu ziren lehenbiziko aldiz hiru aldeak, Eusko Jaurlaritzako Lan Sailak deituta, eta bilerak egiten jarraituko dute. Datorren astelehenean bilduko dira berriro.

Eusko Jaurlaritzaren adierazpenak

Enpresa Batzordeak ez du bileran landutakoaren gaineko informaziorik eman, eta Eusko Jaurlaritzako Lan Sailak ere uko egin dio ezer aurreratzeari. Elena Perez Barredo sailburuordeak adierazi du "soluzio adostu" bat bilatzea dela bileren helburua, lan gaztaka amaitu eta "normalatasunera itzultzeko".

Perezek zehaztu duenez, lan gatazkaren "benetako egoera" ezagutzea izan da lehen bi bilera hauen helburua. "Biltzen jarraituko dugu, lan egiten, alde guztientzako egokia izango den akordio batera ahalik eta lasterren iristeko eta, modu horretan, enpresa normaltasunera itzuli dadin".  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide