Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren eboluzioa jasotzen duen txosten epidemiologiko berria plazaratu du. Bertan jaso dituzte Osakidetzak ostiraletik igandera bitartean egindako PCR eta antigeno azterketen emaitzak. Aiaraldean ez dute kasurik aurkitu hiru egun horietan.
Horrenbestez, intzidentzia metatuaren tasak behera egiten jarraitzen du eskualdeko udalerri guztietan. Amurrion, esaterako, 100.000 biztanleko 77,44 kutsatze kasu daude, ekainaren erdialdeko kopuruak berreskuratuz.