Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren eboluzioa jasotzen duen txosten epidemiologiko berria plazaratu du. Bertan jaso dituzte atzo -irailak 21- egindako PCR eta antigeno azterketen emaitzak. Aiaraldean bi COVID-19 kasu berri antzeman zituzten, biak Urduñan. Astelehenean -irailak 20- berriz, Amurrion eta Urduñan kasu bana aurkitu zuten.
Intzidentzia metatuaren tasak behera egiten jarraitzen du eskualdeko udalerri guztietan, azken asteetako joerari jarraiki.