Eusko jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren eboluzioa jasotzen duen txosten epidemiologiko berria plazaratu du. Atzo -irailak 22- egindako PCR eta antigeno azterketetan COVID-19 kasu bat aurkitu zuten Aiaraldean, Laudion hain zuzen.
Intzidentzia metatuaren tasak behera egiten jarraitzen du nabarmen eskualdeko udalerri guztietan. Dagoeneko 100.000 biztanleko zero kasutara iritsi dira Arakaldon, Arrankudiaga-Zollon, Artziniegan eta Aiaran