Behera doa positibo berrien kopurua. Hori adierazten dute Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak argitaratutako txosten epidemiologiko berriko datuek. Atzoko egunean -irailak 23- Aiaraldean egindako PCR eta antigeno azterketetan COVID-19 kasu bakarra aurkitu zuten, Urduñan hain zuzen.
Intzidentzia metatuaren tasak behera egiten jarraitzen du nabarmen. Amurrio, Laudio bezala, eremu berdean sartu da dagoeneko, 100.000 biztanleko 48,40 kasu aktiborekin.