Osakidetzak txostena zabaldu du jakinarazteko irailaren 24tik irailaren 26ra bitartean zenbat COVID-19 kasu berri egon diren EAEn eta datuek garapen baikorrarekin jarraitzen dute.
Izan ere, asteburu osoan positibo berri bakarra jaso du osasun sistema publikoak, azken asteko joera hobetuta. Ostiralean azaleratu zuten Amurrion kasu bakar hori.
Intzidentzia metatuari dagokionez, udalerri gehienak 0an daude, salbu Amurrio (58,08), Laudio (32,70) eta Urduña (94,50). Edonola ere, gogoratu beharra dago udalerri horiek guztiak oso urrun daudela eremu gorritik, 400 kutsatu 100.000 biztanleko langan baitago egoera hori.