Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren eboluzioa jarraitzen duen txosten epidemiologiko berria plazaratu du. Atzoko egunean -irailak 27- egindako PCR eta antigeno azterketetan COVID-19 kasu bakarra aurkitu zuten Aiaraldean, Laudion, alegia.
Positibo kopurua azken asteko beherakada erritmoan mantentzen da beraz, eta intzidentzia metatuaren tasak ere hori erakusten du. Udalerri gehienetan zerora iritsi da. Amurrion eta Laudion zerora iritsi ez den arren oso kopuru onak adierazten ditu. Amurrion esaterako 100.000 biztanleko 29,04 positibokoa da ratioa.