Bihar 16:00etan elkartuko dira Eusko Jaurlaritza, Tubacexeko zuzendaritza eta sindikatuak

Aitor Aspuru Saez 2021ko ira. 29a, 18:49
231 eguneko greba egin dute Tubacexeko langileek jadanik. / Aiaraldea.eus

Tubacex enpresako langile batzordeak deia jaso du gaur Eusko Jaurlaritzaren aldetik, adierazteko multinazionalaren zuzendaritza prest dagoela akordioa oztopatu zuen paragrafoa aldatzeko. Bihar izango da bilera 16:00etan enpresako zuzendaritzaren, Gobernuaren eta sindikatuen artean, Administrazioak deituta.

Gaurko eguna modu bizian hasi da Tubacexeko langileentzat. Izan ere, zenbait hedabidek adierazi dute aurreakordioa dagoela grebarekin amaitzeko. Errealitatea, ordea, ezberdina da. Izan ere, bihar 16:00etan elkartuko dira Tubacexeko zuzendaritza, sindikatuak eta Eusko Jaurlaritza, akordioa posible den aztertzeko.

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailaren deia jaso dute sindikatuen ordezkariek eta Administrazioak azaldu die enpresako zuzendaritzak prestutasuna agertu duela akordioa eragotzi zuen paragrafoa aldatzeko. Testuaren zati horrek kaleratzeak ahalbidetzen zituen, besteak beste, eta ezer ezean utzi zuen Eusko Jaurlaritzak, enpresak eta sindikatuek abiatutako negoziazio prozesua.

Momentuz, langile batzordeak Eusko Jaurlaritzari bilera egitea eskatu dio. Batzar horretan multinazionalak ere hartuko luke parte eta horrela ziurtatuko lukete iragarritakoa egia dela. Horrela izango balitz, gatazkan dauden aldeen artean adostuko lukete testu berria.

Aurreko negoziazio mahaiaren prozedurari jarraiki, sindikatuen batzarretan erabakiko lukete gero langileek akordioa ontzat ematen den edo ez. Hori dela medio, oraindik greba ez dago amaitzeko fasean. Izan ere, langile erakunde guztiek ez dute iritzi bera aurreko akordioari buruz.

Aurreakordiorik ez

Zenbait sindikatuk adierazi diote Aiaraldea Komunikabideari Tubacexeko zuzendaritzak bere ohiko prozedua baliatu duela berriro: albistea komunikabideei sndikatuei baino lehen filtratzea.  

Hain zuzen, hedabideek aurreakordioa iragarri eta gero jaso du Langile Batzordeak Eusko Jaurlaritzaren deia. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide