Albiste onak utzi ditu Aiaraldean Osakidetzak gaur zabaldu duen txosten epidemiologikoak. Izan ere, atzo ez zen kutsatu berririk egon eskualdean.
Horrez gain, intzidentzia metatuaren tasa hutsean dago herrialde gehienetan eta Laudion (27,25) eta Amurrion (19,36) jaitsi egin da. Soilik Urduñak mantendu du kopurua (94,50). Hala ere, datu horiek urrun daude zenbaki gorrietatik.