Atzo ere ez zuten COVID-19 kasu berririk aurkitu Aiaraldean

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko ira. 30a, 13:11

Intzidentzia metatuaren tasak behera egiten jarraitzen du nabarmen. / Aiaraldea.eus

Bigarren egunez jarraian Osakidetzak ez du COVID-19 kutsatze berririk antzeman Aiaraldean.

Eusko Jaurlaritzak koronabirusaren eboluzioa jarraitzen duen txosten epidemiologiko berria plazaratu du. Atzo -irailak 29- Aiaraldean egindako PCR eta antigeno azterketek ez zuten COVID-19 kasu berririk aurkitu. Bigarren egunez jarraian eskualdean ez da kutsatzerik kontabilizatu.

Intzidentzia metatuaren tasa minimotan aurkitzen da. Urduñak du ratiorik altuena: 94,5 kasu 100.000 biztanleko. Laudiok eta Amurriok oso kopuru baxuak dituzte 16,35 eta 19,36 kasu 100.000 biztanleko, hurrenez hurren.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide