Eusko Jaurlaritzak koronabirusaren eboluzioa jarraitzen duen txosten epidemiologiko berria plazaratu du. Atzo -irailak 30- Aiaraldean egindako PCR eta antigeno azterketek COVID-19 birusaren positibo bakarra utzi zuten. Bi egunez jarraian gaixo berririk jaso gabe, Osakidetzak kasu berria gehitu zuen eskualdean, Laudion, hain zuzen.
Intzidentzia metatuaren tasa minimotan aurkitzen da. Urduñak du ratiorik altuena: 94,5 kasu 100.000 biztanleko. Laudiok eta Amurriok oso kopuru baxuak dituzte 16,35 eta 19,36 kasu 100.000 biztanleko, hurrenez hurren. Izan ere, Laudioko datuak ez dira aldatu positiboa detektatu arren.