Asteburuan ez da COVID-19 kasurik aurkitu Aiaraldean

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko urr. 4a, 14:39
Laudioko osasun zentroa. / Aiaraldea.eus

Osakidetzak ez du koronabirus kutsatze berririk antzeman Aiaraldean azken hiru egunetan. Aurreikuspen guztien arabera, LABI batzordeak bihar emango du amaitutzat osasun larrialdi egoera.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak koronabirusaren eboluzioa jasotzen duen txosten epidemiologiko berria plazaratu du. Ostiraletik igandera bitartean Osakidetzak ez du COVID-19 kasurik antzeman Aiaraldean, azken asteetako kutsatze kopuruaren beherakada mantenduz.

Intzidentzia metauaren tasa zerotik oso gertu dago Aiaraldean. Urduñan dago ratiorik altuena, 94,5 kasu 100.000 biztanleko, baina egunak daramate positibo berririk detektatu gabe.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide