6:00etan ekin diote lanari Laudio eta Amurrioko fabriketan. Ordu erdi lehenago dozenaka langile elkartu dira, 236 greba egunen ostean, lanera bueltatu direnei harrera beroa egiteko. Historikoa izan den greba mugagabe bati esker, 129 kaleratzeak saihestu dituzte Tubacexeko langileek, eta enpresan jarraitu nahi izan duen orok izan du bertan geratzeko aukera.
Aiaraldea Komunikabideak atal berezia atondu du Tubacexeko greba mugagabeko jarraipenarekin.