Asteburua gaixo berririk topatu gabe igaro eta gero, Osakidetzak jakinarazi du atzo COVID-19 birusaren positibo berria egon zela eskualdean, Amurrion hain zuzen.
Kasu berriak ez du aparteko eraginik izan eskualdeko osasun egoeran eta atzoko datuek ez dute okerrera egin. Izan ere, Amurrioko intzidentzia metatuaren tasa ez da aldatu, Laudion bezala. Urduñakoak, aldiz, behera egin du.