Osakidetzak ez zuen koronabirus kasu berririk topatu atzo Aiaraldean. Hala azaldu du gaur plazaratutako txosten epidemiologikoan.
Horren ondorioz, ratioek beheranzko joeran jarraitzen dute, ia ezerezean geratzeraino. Berez, udalerri gehienetako tasa dago 0an. Laudio, Amurrio eta Urduña dira salbuespen bakarrak.
Joera horrek bat egiten du EAEkoarekin: 5.922 test egin ziren atzo autonomi erkidegoan, baina 99 positibo baino ez diren detektatu.