Osakidetzak jakinarazi duenez, atzo ez zuen COVID-19 birusaren positibo berririk detektatu Aiaraldean. Asteartean ere egoera bera eman zen eta, horren ondorioz, hutsean dago Intzidentzia-tasa metatua ia udalerri guztietan.
Salbuespenak Amurrio, Urduña eta Laudio dira, baina azken udalerri horrek 10,90ra jaitsi du kutsadura maila.