Beldur Barik lehiaketaren edizio berria aurkeztu dute

Aitor Aspuru Saez 2021ko urr. 8a, 06:50

Asteazkenean aurkeztu zuten ekimena. / Aiarako Kuadrilla

Aiarako Kuadrilla osatzen duten udalerriek eta Orozkok deitu dute Beldur Barik Aiaraldea lehiaketa, deialdi orokorrera batuta. 

Urriaren 6an, asteazkenean, aurkeztu zuten Aiara, Laudio, Amurrio, Okondo, Orozko eta Artziniegako Udalek eta Aiarako Kuadrillako presidenteak Beldur Barik Aiaraldearen VII. edizioa. Halaber, iragarri zuten sari banaketa Aiarako Emakumeen Gelan bertan izango dela.

Beldur Barik lehiaketaren xedea da gazteek hausnartzea indarkeria matxistari buruz eta salatzea eurek sortutako bideoen bitartez.

Astezkenean bertan azaldu zituzten aurtengo lehiaketaren oinarriak:

Edozein adierazpen artistiko onartuko da, baldin eta euskarri digitalean aurkezten bada: flashmobak, errezitatutako poemak edota kamararen aurrean irakurritako hausnarketazko testuak, bideoklipak, argazkiak, fotomuntaketa, fotonobelak, lipdubak, dantzak, filma laburrak, animaziozko proiektuak, proiektuen edota artelanen aurkezpenak, performanceak, hiritar esku-hartzeak... 

Hiru minutuko lanak izango dira askoz jota eta aurten, nobedade moduan, azpitituluak jarri beharko dira, mundu guztiak ulertu ahal izateko.

Kategoriak
Lau kategoria daude: 
1. kategoria: 12-13 urte. 
2. kategoria: 14-18 urte
3. kategoria: 19-26 urte

Kategoria berezia: 10-12 urte
(DBHrik ez duten herrietan. LHko azken zikloa)

Lanak aurkezteko epea
Lanak aurkezteko eta jasotzeko epea azaroaren 5ean itxiko da, 23:59ean. Beldurbarik.eus web orrialdearen bitartez bidali behar dira proiektuak.

Sariak
1. kategoriako saria: 150€
2. kategoriako saria: 150€
3. kategoriako saria: 150€
Kategoria bereziko saria: 150€

Informazio gehiago Aiaraldeko Berdintasun Zerbitzuetan eta www.beldurbarik.eus atarian topatu daiteke. 

Aiarako Kuadrilla: cayala.miren@ayto.araba.eus. 686587889
Amurrio: berdintasuna@amurrio.org. 945891161
Laudio: berdintasuna@laudio.eus. 94 4034855
Orozko: berdintasun.orozko@bizkaia.org 94 6339633

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide