Bihar izango da Aiarako Duatloiaren VI. edizioa eta ordu gutxitan itxiko da izena emateko epea

Aitor Aspuru Saez 2021ko urr. 8a, 15:12
Iaz jende ugarik eman zuen izena proban. / Aiaraldea.eus

Iñaki Isasi Taldeak antolatzen duen probak ez zion kale egin iazko hitzoduari eta aurten ere Arespalditza hartuko dute lasterkariek. Hain zuzen, bihar izango da zita, 16:15ean.

Aiarako Duatloiak hitzordu berria eskainiko die tokiko zein kanpoko kirolariei bihar. Hain zuzen, 16:15ean Arespalditzako herrigunetik aterako da lasterketa

Proba norbanakoentzat zein bikoteentzat izango da. Antolatzaileek azaldu dute jadanik 77 lagunek bete dutela inskripzioa eta 100era heltzea espero dutela. Izena emateko epea gaur gauean bukatuko da.

Berez, lasterketak hiru zati izango ditu. Lehenik eta behin, 6,18 kilometro egingo dituzte parte-hartzaileek korrika, 192 metroko desnibelarekin. Gero, beste 15,3 kilometroko ibilbidea izango dute txirrindulaz, kasu horretan 334 metroko desnibela gaindituta. Azken erronka 1,5 kilometroko lasterketa da, oinez, eta 56 metroko desnibela du. 

Printzipioz, eguraldi egokia aurreikusi dute. Pasa den astean entrenamendua egin zuten, kirolari interesdunek ibilbidea ezagutzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide