Txosten epidemiologikoa egunero argitaratzeari utzi dio Osakidetzak eta, horren ordez, astekoa kaleratzen hasi da. Horri esker, osasun sistema publikoak zabaldu du asteburuan positibo bakarra egon dela, Arrankudiaga-Zollon. Larunbatean detektatu zuten eta ez du eragin handirik izan eskualdeko irudi orokorrean.
Izan ere, pasa den astean koronabirusaren 6 kutsatu berri azaleratu zituzten. Aipatutakoaz gain, bat Amurrion izan zen astelehenean eta beste laurak Laudion identifikatu zituzten ostegunean.
Gauzak horrela, soilik Arrankudiaga-Zollon egin du gora intzidentzia metatuaren tasak, baina egoera berezirik sortu gabe, 98,23an kokatu baita. Eskualdeko herri guztiek dituzte 0ko tasak, salbu Amurriok (9,68) eta Laudiok (32,70).