Gizon batek emakume bat erail zuen atzo -urriak 12- Gasteizko Sansomendi auzoan, eta bere buruaz beste egin zuen jarraian. Bikotearen 13 eta 17 urteko semeek eman zioten abisua Ertzaintzari.
Eudelen adierazpen instituzionalarekin bat eginez, Laudion gaur goizean -urriak 13- egin dute Gasteizko erailketa matxista salatzeko elkarretaratzea. Bertan izan dira ordezkari politikoak eta udaletxeko udal-langileak.
Autodefentsa femnistarako deia
Amurrion eta Urduñan, aldiz, Emakumeen Mundu Martxak deitutako mobilizazioekin bat egin, eta elkarretaratze bana deitu du Aiaraldeko Mugimendu Feministak. Udal ordezkariak ere batu dira protesta ekimenetara. Gogor arbuiatu dute Euskal Herrian jazotako azken erailketa matxista, 2021eko bosgarrena, eta autodefentsa feministarako deia egin dute. 2003az geroztik 113 emakume erail ditu biolentzia matxistak Euskal Herrian.