COVID-19aren 14 kasu berri topatu zituen Osakidetzak iragan astean. Positibo gehienak -10- Laudion detektatu zituzten. Arrankudiaga-Zollo, Okondo, Orozko eta Urduñan, aldiz, positibo bana atzeman zituen osasun sistema publikoak.
Hau izan zen kasuen banaketa egunka:
- Urriak 12, asteartea: Kasu bat Urduñan
- Urriak 13, asteazkena: 5 kasu Laudion
- Urriak 14, osteguna: Kasu bana Arrankudiaga-Zollon eta Okondon
- Urriak 15, ostirala: 2 kasu Laudion eta bat Orozkon
- Urriak 17, igandea: 3 kasu Laudion
Intzidentzia metatuaren tasa gehienak gora
Positibo horien ondorioz, gora egin dute Laudio, Okondo, Arrankudiaga-Zollo, Orozko eta Urduñako tasek. Gainontzeko udalerrietan, aldiz, berdin mantendu da ehunekoa.