Aiaraldeko txakolinak dastatzeko aukera egongo da Kutxiko 30 establezimendutan

Txabi Alvarado Bañares 2021ko urr. 21a, 10:39

Arabako Txakolina edan ahalko da Kutxin urriaren 22tik 24ra bitartean. / Aiaraldea.eus

Aurtengo mahats-bilketan jaitsiera nabarmena egongo dela baieztatu du Arabako Txakolinak. 

Aiaraldeko Txakolina promozionatzeko kanpaina bat egingo da hilabete honetan Gasteizen, Arabako Txakolinaren eta Kutxiko Taskeroen eskutik. Eskualdeko ardoak dastatzeko aukera egongo da Kutxi kaleko 30 establezimendutan, urriaren 22tik 24ra bitartean. Trikitilari eta txistularien kalejirak ere antolatuko dituzte, giroa animatzeko. 

Urriaren 20an egingo dute ekimenari hasiera emateko brindisa, 13:00etan Fariñaseko izkinan. 21an, aldiz, txakoli dastatzea egongo da Landatxo del Campillo txokoan, 19:00etatik 20:30etara. 

Arabako Txakolinako arduradunek eskerrak eman dizkiote Kutxiko Taskeroak taldeari "txakolinaren defentsa" egiteagatik. "Egoera oso larri batetik atera berri gara ostalariak zein ekoizle txikiak". 

Ekoizpen jaitsiera nabarmena

Iragan astean susmoa zena errealitate bilakatu da dagoeneko: aurtengo txakolin uzta iazkoa baino nabarmen txikiagoa izango da. %40ko beherakada aurreikusi dute. Hala ere, jasotzen ari diren fruituak "osasuntsuak eta kalitate onekoak" dira. Horregatik, balorazio kualitatiboa positiboa izango delakoak dago jatorrizko izendapeneko arduraduna. 

Mahats bilketa erritmo onean doa, eta beste astebetez luzatzea espero dute. Abenduan egingo dituzte lehenbiziko aurre-dastatzeak. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide