Ekintza gehiago ere antolatu ditu elkarteak Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren testuinguruan. Urriaren 30ean buru osasunaren aldeko futbol partida jokatuko dute Ellakuriko zelaian. CD Laudio eta Zaramaga CF futbol taldeek parte hartuko dute topaketan.
Bukatzeko, ASASAMeko erabiltzaileen sorkuntza lanen erakusketa antolatuko dute Amurrion eta Laudion. Amurrion azaroaren 2tik 7ra egingo dute Kultur Etxean. Laudion, berriz, azaroaren 12tik 19ra egingo dute erakusketa Kultur Etxeko Aldai aretoan.