Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren eboluzioa jarraitzen duen asteko txosten epidemiologiko berria plazaratu du. Azken zazpi egunetan 14 COVID-19 kasu berri atzeman dituzte Aiaraldean guztira.
Iragan astean bezala, Laudion kontabilizatu dituzte kutsatze gehien, 6 guztira: kasu bat urriaren 18 eta beste 5 urriaren 23an. Aiaraldeko gainerako udalerrietan ere aurkitu dituzte kasu berriak, hala nola Amurrion, Artziniegan, Orozkon eta Urduñan.
Hau izan da kutsatze berrien banaketa udalerrika:
Intzidentzia metatuaren tasak, bestalde, gora egin du eskualdeko udalerri gehienetan. Gaur gaurkoz Arakaldo eta Aiara dira ratioa zeroan mantentzen duten bakarrak.