Renfeko tren zerbitzuaren kalitateak gainbehera nabarmena izan du berriro aste honetan. Izan ere, pandemia hasi zenetik endemikoak bilakatu dira atzerapenak edo aurreikusitako trenak bertan behera uztea.
Sindikatuek behin eta berriro salatu dute horren atzean dagoen arrazoia, gehienbat, gidari falta dela. Langileen erakundeek argitu dute aste honetan gidari bat gaixorik jarri dela eta horrek anabasa sortu duela, bereziki, Urduñatik ateratzen ziren trenetan.
#CercaniasBilbao #C3 quedan suprimidos los trenes
— InfoRenfe (@Inforenfe) October 29, 2021
26568 Bilbao-Llodio 13:47
26573 Llodio-Bilbao 14:19
26580 Bilbao-Llodio 14:45
26585 Llodio-Bilbao 15:19#BilboAldiriak #C3 Trenak kendu egin dira
Kristalak apurtuta
Edonola ere, egoera horri beste oztopo bat gehitu beharra dago. Aste honetan, bi egunez jarraian ezazagun batzuek hainbat kristal hautsi dituzte Urduña-Bilbo egiten duen azken unitatean. Horrek eragin du, aldi berean, trenak ezin erabiltzea eta konponketa gunean geratzea.
Renfeko beharginek erantsi dute, gainera, egileek selfieak egin eta zabaldu dituztela sare sozialetan, argazkian ikus daitekeen moduan. Ertzaintzak berretsi du ikerketa abiatu dutela gertakariak argitzeko, baina oraindik ez dutela inor atxilotu.