20 COVID-19 kasu berri topatu ditu osasun sistema publikoak Aiaraldean azken astean, gaur plazaratutako txostenaren arabera.
Positibo gehienak Laudion topatu dituzte. Hau izan da kasuen banaketa udalerrika eta egunka:
- Amurrio: Kasu bat asteazkenean.
- Laudio: 4 kasu astelehenean, 2 kasu asteartean, 4 kasu asteazkenean, kasu 1 larunbatean eta 2 kasu igandean.
- Okondo: Kasu 1 ostegunean eta beste kasu bat ostiralean.
- Urduña: 2 kasu ostegunean, 1 larunbatean eta 1 igandean.
Intzidentzia metatuaren tasa
Intzidentzia metatuaren tasak gora egin du kasu berri gehien pilatu dituzte udalerrietan:
EAEn, berriz, guztira 979 kasu berri topatu ditu Osakidetzak azken astean. 86 pertsona daude ospitaleratuta, horietako 26 ZIUn. Horrez gain, 7 hildako egon dira gaixotasunaren ondorioz.