Aiaraldeko Enpresen Koordinaziorako Federazioak (AEKO) Aiarako erakusleiho txapelketa antolatu du gabonei begira. Zortzigarrenez prestatu dute txapelketa, Aiarako Kuadrillako babesletzari esker. Izen-ematea doakoa da, baita gaia ere. "Dena den, saltokiko produktuak agertu beharko dira apainketa gunean", zehaztu dute antolatzaileek. Ekimena AEME, Izan Amurrio edo Apill merkatari elkarteetako kideei zuzenduta dago.
Izena emateko epea azaroaren 19an bukatuko da. Interesdunak Laudioko Merkataritza Teknikariaren Bulegoan apuntatu beharko dira (946722801), edota Zabaiako Garapen Agentzian.
Aurreko edizioan 40 establezimenduk hartu zuten txapelketan parte, eta Irusta lurrindegia izan zen garailea. 2019an, aldiz, Casa Perseida, Proiekta eta Kukuma gailendu ziren.