Orain aldiz, berronartuak daude bostak, 232 egun iraun duen greba mugagabeari esker. Borroka luze horretako bizipen eta irakaspenak izan dituzte hizpide. Pikete feminista, erresistentzia kutxa, kaleratzeen aurkako epaia, Ertzaintzaren eta Eusko Jaurlaritzaren jarrera eta beste hainbat gai jorratu dituzte ordu eta erdi luzatu den solasaldian.
Bostek nabarmendu dute Tubacexen lortutakoa langileen garaipen bat izan dela, eta grebak merezi izan duela ziurtatu dute. Ildo berean, borrokan jarraitzeko deia luzatu dute, Tubacexen barruan zein eskualdeko gainontzeko langileen alde.