AZKEN DATUAK

COVID-19 birusaren 6 positibo berri baino ez dira agertu Aiaraldean azken astean, 5 Laudion eta bakarra Amurrion

Aitor Aspuru Saez 2021ko aza. 15a, 13:48

Laudion erregistratu dira positibo gehienak. / Aiaraldea.eus

Eusko Jaurlaritzak udalerri kaltetuenetan neurri murriztaile berriak prestatzen dituen bitartean, Aiaraldean ez da seigarren olatuaren arrastorik sumatu. 6 kasu gehiago atzeman dituzte soilik azken astebetean.

Osakidetzak gaur argitaratu du azken asteko txosten epidemiologikoa COVID-19 birusaren zabalpenari buruz eta emaitzak ez dira baikorrak izan EAEn. Hain zuzen, zazpi egunetan positiboak ia bikoiztu dira eta 1.424 izatetik 2.576 agertzera igaro dira.

Gauzak horrela, Eusko Jaurlaritzak bihar ezarriko ditu neurri murriztaile berriak gaixotasunaren zabalpena oztopatzeko. EITBk aipatu du jende pilaketak ekiditeko arauak proposatuko dituela eta herri kaltetuenetan ere esku hartuko duela. EAEn 8 udalerri sartu dira eremu gorrian, 100.000 biztanleko 400 kutsatuen intzidentzia metatuaren tasa gaindituta.

Azaroaren 7tik 14ra bitartean 6 lagun hil dira EAEn koronabirusaren ondorioz eta zaintza intentsiboko unitatean 30 herritar daude. Ospitaleratuak, guztira, 114 dira.

Aiaraldean egoera ez da bereziki okertu

Edonola ere, Aiaraldean ez da alarma piztu denaren daturik jaso. Astebetean 6 gaixo berri erregistratu dira, Laudion eta Amurrion, alegia:

Horrez gain, herri gehienek daukate intzidentzia tasa metatua hutsean. Laudio, Orozko, Amurrio eta Urduña dira salbuespenak. Zero ez den udalerri horietan, hala ere, kopurua ez da larritzeko modukoa. Berez, Laudiok %50ean baino gehiago murriztu du bere kopurua eta Urduñako datuek izugarrizko beherakada izan dute:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide