Cadena SER irratiko La Vida Moderna saioan Tubacexeko grebako irudiak baliatu eta gero, Hector de Miguel Queque umoregileak berriro erabili du enpresako langile batek izandako ika-mika Brigada Mugikorreko ertzain batekin.
Gertakari hori jaso zuen bideoa birala bilakatu zen, eta La Vida Modernan hainbat txantxa egin zituzten David Broncanok eta Hector de Miguelek iraila bukaeran.
Premio al mejor vídeo de septiembre. MASTER PIECE en solo 11 SEGUNDOS. Disfrutad.@HectorDeMiguel → https://t.co/i9zQPscVCT pic.twitter.com/6jrGpmKuQu
— La Vida Moderna (@vidamoderna) September 29, 2021
Dena den, pasadizoaren ibilbidea ez da hor amaitu. La lengua moderna saioa bukatu ostean, Cadena SERek eskaini zion tarte berria de Migueli: Hora Veintipico, hain zuzen. Izenburuak erreferentzia egiten dio Hora Veinticinco saioari, eta modu umoretsuan eguneko albiste politikoak lantzen ditu.
Saioak sarrera bera erabiltzen du egunero, eta ikusgai dauden irudien artean, bakarrak mantentzen du jatorrizko soinua: Tubacexeko langilearenak.
Alabaina, bideoaren protagonistak ez zuen bere garaian aukera galdu, eta beste bideo bat ere partekatu zuen umoregilearekin sare sozialetan.