Hainbat sektoretako langileek hartzen dute hitza ikus-entzunezkoan: Tubacexeko langile batek, ostalari batek, Zabaleko bizirik! plataformako kide batek, Autoglaseko langile batek, gehiengo sindikaleko kideek, BM Shop supermerkatuko langile batek, Tubos Reunidoseko behargin batek, egoitza pribatu eta publikoetako kideek, hiru gaztek, mugimendu feministako kide batek, bi pentsiodunek, abeltzain batek, jantoki bateko langile batek eta sektore publikoko bi beharginek.
Tubacexeko greba mugagabearekin ezer amaitu ez dela aldarrikatu dute bideoan, eta borrokan jarraitzeko deia luzatu dute. Era berean, ekitaldian aurkeztutako Aiaraldeko larrialdi puntuak aipatu dituzte.