TRAFIKOAREN EGOERA

Euriak gainezka egin du Aiaraldeko zenbait ibaigune eta errepideetan, eta arazoak daude errepideetan

Erredakzioa 2021ko aza. 29a, 12:01

Arrankudiagan zein Bakiolan gainezka egin du ibaiak. / Aiaraldea.eus

Euriteak direla eta, itxita daude bailarako zenbait gune ibilgailuentzat. 

Azken egunetan egin duten euriteek eragozpen ugari sortu dituzte Aiaraldean ere. Ertzaintzak adierazi duenez, hobera doa egoera, "Arrankudiagan atzo moztu genuen errepidea, lur jausia egon baitzen". Gaur goizean, aldiz, ibaiak hartu du gain, oraindik: "B-625 errepideko Arrankudiagako zatian, 375 kilometroan, ur asko dago, eta trafikoa desbideratzen ari dira atzotik AP68 autopistara". Hori dela eta, arretaz ibiltzea eskatu dute.

Urduñan ere trafiko arazoak daude, "baina Bizkaian ehunka gertakari ditugu zabalik eta ezin dugu informazio gehiago zehaztu". Hirira sartzeko errepidea urez lepo dago, eta itxi berri dute:

Arbietoko futbol, zelaia ere urez lepo dago, CD Orduñak jakinarazi duenez:

Amurrion, aldiz, prebentzio neurriak hartu dituzte: "Araba 625 errepidean trafikoa erregulatzen ari dira prebentzio bezala".

Laudion, Gardearako sarbidea itxita dago, seinalea lurrera erori baita. Lekukoek jakinarazi dutenez, aparkaleku batzuetan ere gain hartu du urak. Arrankudiagan ere zutoin bat erortzeko zorian dago, eta Bizkaiko Foru Suhiltzaileak bertaratu dira egoera bideratzera.

Asteburuan zehar ere elurra eta euriteak izan dira nagusi bailaran. Hodei Atxa meteorologia zaletu laudioarra euriteen jarraipena egiten egon da. Atzo 71,5 litro bildu zituen euri neurgailuarekin. "2018ko udako ekaitzetan baino ez nuen ikusi Laudioko ibaian horrenbeste urekin, eta orain beteagoa doa", ohartarazi du gazteak sare sozialen bidez. Hala ere, ez du uste uholdeak egoteko arriskurik dagoenik, 1983ko uholdeen ostean ibaietan hainbat moldaketa egin zirelako hori ekiditeko.

Informazio gehiago jaso ahala eguneratuko da albistea. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide