Osakidetzak plazaratutako azken txosten epidemiologikoaren arabera, joera negatiboa da eskualdean pandemiaren zabalpenaren dagokionez. Izan ere, azken hiru egunetan 44 positibo atzeman ditu osasun sistema publikoak Aiaraldean. Laudio eta Amurrio izan dira gaixo berri gehien izan dituzten herriak, baina Urduñan, Aiaran eta Okondon ere agertu dira.
Intzidentzia metatuaren tasek okerrera egin dute berriro. Hori bai, Artziniega, Arakaldo, Arrankudiaga-Zollo eta Orozko oraindik zeroan dute kopuru adierazlea. Artziniegako, Aiarako, Laudioko, Amurrioko eta Urduñako tasak, aldiz, altuagoak dira orain eta Arakaldokoa zegoen moduan mantendu da.
Aiaraldeko joera ez da salbuespena EAEn eta Lehendakariak jadanik ezarri du osasun larrialdi egoera. Bihar batuko da LABI batzordea eta zer neurri murriztaile ezarri ebatziko du.