ARGAZKI KRONIKA

Adierazpen instituzionalak eta irakurketak izan dira nagusi Euskararen Nazioarteko Eguneko goizean

Izar Mendiguren Cosgaya 2021ko abe. 3a, 12:06

Amurrion zein Laudion izan dira goizean zehar, Euskararen nazioarteko egunaren lehen txanpan. Arratsaldean izango dira ekitaldi gehienak, tokian toki.

Aurreko astean ekin zioten Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizunei bailaran. Okondon, esaterako, ardo kata antolatu zuten, eta hilabete osora luzatuko dituzte hizkuntzaren aldeko ekimenak. "Larunbatean hasi ginen ardo dastaketarekin, gaur ipuin kontalaria egon da eskolan eta datorren larunbatean intxaursaltsa tailerra egingo dugu", adierazi du Naiara Otaola euskara  zinegotziak. 

Amurrion, berriz, grafiti tailerra burutu zuten herriko gazteek atzo, eskola guztietako parte hartzearekin. Gaur, berriz, irakurtaldi saioa deitu dute, eta arratsaldean emango diote segida egitarauari, kandelen ekitaldiarekin eta txokolate janarekin.

Laudion, aldiz, adierazpen instituzionala plazaratu dute hamabietan, eta Arloteen emanaldia egon da segidan. Laudioko ikastetxe eta euskaltegi guztietako ordezkariek hartu dute hitza Herriko Plazan egin duten ekitaldian, eta bakoitzak euskararen aldeko mezu bana utzi du, gutun, bertso zein kanta formatuan. Datozen orduetarako, baina, egitarau oparoa prestatu dute: bertso saioa, mago ikuskizuna, musika kontzertua eta beste. 

Urduñan arratsaldean pilatuko dituzte jarduerak, atzo ihes gela eskaini zuten arren. Hala, disko festa eta ipuin kontalariak izango dira nagusi gaurko arratsaldean zehar, Foru plazan zein Alondegian. 

Argazkiak: Amurrioko Euskara Zerbitzua, Naiara Otaola eta Aimar Gutierrez Bidarte

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide